Languages:

This site is created using Wikimapia data. Wikimapia is an open-content collaborative map project contributed by volunteers around the world. It contains information about 32481947 places and counting. Learn more about Wikimapia and cityguides.

Irun

Irun Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Bidasoaldea eskualdean eta Txingudi badiaren bazterrean. 59.673 biztanle dituelarik, Gipuzkoako udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Euskal Herrikoen artean zazpigarrena. Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroa Garaiarekin ditu mugak. Irun iparraldean dago Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Kokagune horrek sakonki eragin dio Irunen jarduera ekonomikoa eta sozialari. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia dago idatzita. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokiak ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V.aren gaztelua (mende batzuk lehenago Nafarroako Erresumako errege Antso Abarkak eta Antso Nagusiak eraikia eta egokitua) eta Gaztelu Zaharra daude bi herrietan. Bestalde, Madrilgo eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.

Irun on the map.

Recent city photos:

more photos...